XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Petre Roman: bi urteko Gobernuaren porrotaren erantzule

BUCURESTI

Gobernuburu izendatu zutenetik bi urte eskas iragan ondoren, Petre Roman, Errumaniako lehen ministroak dimisioa aurkeztu behar izan zuen atzo.

Bere dimisioa, Bucurestin ehundaka mehatzarik herenegun egin zuten erreboltaren ondorioa izan da.

Petre Romanek 1989ko abenduaren 26an hartu zuen lehen ministro kargua Aberriaren Salbazio Nazionaleko Frontearen Kontseiluaren erabakiz.

Errumaniako lehen ministro izan zen 1990eko maitzaren 20an egin ziren hauteskunde demokratikoak arte.

Orduan, bere alderdiak 387 eskainuetatik 263 lortu zituen.

Hauteskundeen ondoren Ion Iliescu lehendakariak, lehen ministrotzan berronartu zuen Petre Roman.

1989an Ceaucescu diktadorearen erreximenarekin amaitu zuen mugimendu herrikoi erreformistan hartu zuen parte, herriaren popularitatea jaso zuelarik.

Lehen ministro izatera iritsi zen arte Bucurestiko Institutu Politeknikoko irakaslea izan zen.